Ideia orijinalek –Azkuna alkatea, Tintin eta haren lagun guztiak, Fragaren hileta…– eta karroza handi eta zaratatsuek –Pachabalta, ijitoak, batukadak…– bat egin zuten atzo Aretxabaletako kaleetan, eta mozorro lehiaketako sariak banatzeko ardura zuen epaimahaiarendako ez zen batere samurra izan erabakia hartzea.
Hona sariak jaso zituzten koadrilak.
16 urtetik gorakoen artean:
- 1. saria: Tonbola
- 2. saria: Barbie-ak
- 3. saria: Igeriketa sinkronizatua
- 4. saria: Barkileroa
- 5. saria: Mortadelo eta Filemon
16 urtetik beherakoen artean:
- 1. saria: Rocky-ak
- 2. saria: Erromatarrak
- 3. saria: Gurpil prentsa (Guardiola eta Mourinho)
- 4. saria: Saskibaloi taldea
- 5. saria: Ingalaterrako soldaduak