'Barbie'-ak ere busti egin dira

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko otsailaren 19a

Aurtengo Aratusteak ere jendetsuak eta kalitatezkoak izan dira Aretxabaletan, bota duen euriari aurre eginez. Jendea umore onaz zebilen kalean, paperean guztiz sartuta, eta urtero moduan sekulako karrozak ikusi ahal izan dira herriko kaleetan. Aurten, Aretxabaletako futbol taldeko kideek tonbola bat jarri dute herriko plazan, Patxabaleta izeneko diskoteka ere musikaz alaitzen ibili da eta urtero moduan herriko sakristatua ere mozorrotu da; aurten barkillo saltzaile moduan.

Batzuk mozorroak eta karrozak prestatzen hilabete batzuk lehenago hasita zueden, beste batzuk, berriz, azkeneko momentuan ibili direla esan digute, baina guztiak irten dira herriko kaleak kolorez janztera eta ondo pasatzera.

Karrozak

Julian Jantzi El conquistador del fin del mundo saioko partaideekin izan da Aretxabaletan (ume eta guzti irten da koadrila), Patagoniatik zuzen-zuzenean Aratusteekin disfrutatzera etorrita. Gainera, esan digute aztertzen dabiltzala hurrengo edizioa Urkulu aldean egitea. Kirolzale gehiago ere ikusi ahal izan ditugu; surfistak edo mendizaleak, adibidez.

Ijitoen ezkontza batekin ere gozatu ahal izan dute aretxabaletarrek, eta ezkontza bakarrik ez, Fragaren hileta-elizkizuna atzeratu eta PP-ko kide batzuk ere izan dira Fragaren gorpua bertan zutela.

Diskoteka ibiltari batek eta beste batukada koadrila batek ere musikaz girotu dituzte kaleak. Baita sevillarren karrozek eta mexikarren kantinek ere.

Barbie batzuk ere ikusi ahal izan ditu; butzuk kaxen barruan, beste batzuk, kaxarik ez zutenak, baina guztiak ederki busti dira. Aretxabaletako futbol taldekoen tonbolan ere bazeuden horrelakoak zozketan.

Eguraldiak lagundu ez arren, aurten ere festa giro paregabea aurkitu dugu Aretxabaletako kaleetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak