Arkupeko erakusketa aretoan, Saharako errefuxiatuen kanpamenduetan ateratako argazkien erakusketa dago hilaren 29a bitartean. Argazki horiek MUko ikasleek atera zituzten iazko Aste Santuetan bertan egon zirenean. Ikasle horietako hiru, errefuxiatuen kanpamenduetan gidalagun izan zuten Mohamed Salem, giza eskubideen aldeko ekintzailea, eta beste hainbat saharar, Arkupen elkartu ziren. Erakusgai dauden argazkien gaineko azalpenak eman zizkieten bertaratutako herritarrei. Mohamed Salem, giza eskubideen aldeko ekintzaileari elkarrizketa egin diogu. Astelehenean Goiena paperean izango duzue.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.