Kuartel zaharretik irten eta herriko kaleetan bueltatxoa eman dute atorrek. Bandako kideak joan dira buruan, txistulariak ondoren eta gero trikitilariak, eta guztien atzetik zuriz jantzitako dantzari mordoa. Herriko Plazan bukatu dute kalejira eta Mundakako atorrek Baztango dantzen erakustaldia egin dute.