Gregorianorako eta polifonia sakraturako bidearen nondik norakoak erakutsiko dituzte aretxabaletarrek lehenengo zatian, kantuen bitartez.
Eta bigarrenean, hainbat euskal egileren polifonia sakratuko lanak eskainiko dituzte, besteak beste, Bizente Goikoetxearenak. Musika erlijiosoaren polifonista bikain hori Aramaiokoa zen jaiotzez, eta, urte askoan, Valladolideko kapera-maisu izan zen. Aita Nemesio Otaño jesuitaren musika-irakasle ere izan zen, eta, harekin batera, XX. mendearen hasierako Espainiako eliza katolikoaren liturgiaren erreforma bultzatu zuen.