Leizarra musika eskolako kideek egingo diete ongietorria egubakoitzean. Kuartel zaharrean hasita Aratuste jaia izeneko kalejira egin plazaraino (17:00) eta ondoren dantza saioa eskainiko dute. Nafarroako hainbat dantzen erakustaldia izango da.
Aratuste-domeka
Aretxabaletarrak, baina, domekaren zain daude orduan erakutsiko dutelako azken asteotan egindako lana; isilean gertatu eta gordetako mozorroak. Eta Txapel Txinek iragarritako moduan: "Aretxabaletarrek ez didate hutsik egingo!"
Hona egitaraua:
- 10:00: Txistulariekin diana.
- 11:45: Santa Ageda neska-mutilek Txino dantza egingo dute Durana eta Mitarte kaleetan.
- 12:00: Koadrilen desfilea Akelarre txarangarekin. Koadrilak Copreciko aparkaleku ondoan elkartuko dira.
- Ibilbidea: Araba ibilbidea, Mitarte, Durana, Errekabarren, Andramari (Txakoli tabernatik), Mitarte, Durana eta Herriko Plazan bukatu.
- 17:30: Akelarre txarangarekin kalejira.
- 18:30: Mozorro Lehiaketaren sari banaketa, Herriko Plazan.
- 19:00: Santa Ageda neska-mutilen dantza saioa.
- Ondoren: Akelarre txaranga.
Hona mozorro lehiaketako sariak:
- 16 urtetik beherakoendako:
- 1. saria: 150 euro.
- 2. saria: 120 euro.
- 3. saria: 100 euro.
- 4. saria: 80 euro.
- 5. saria: 60 euro.
- 16 urtetik gorakoendako sariak:
- 1. saria: 300 euro.
- 2. saria: 250 euro.
- 3. saria: 150 euro.
- 4. saria: 120 euro.
- 5. saria: 100 euro.
Aratuste-martitzena
Aratuste-martitzena ostera, umeendako jaia izango da. 2 eta 12 urte arteko neska-mutikoak, 500 inguru, herriko plazan elkartuko dira goiz partean. Hona egitaraua:
- 11:00: Kalejira Ustekabe txarangarekin.
- 16:00: Dantza Ustekabe txarangarekin plazan.
- 17:30: Buruhandien kalejira txarangarekin batera.
- 20:00: Txin-en hileta. Santa Ageda neska-mutilek zerraldoa eramango dute Mitarte kaletik Herriko Plazaraino. Bertaratzen diren herritarrei lutoz jantzita joatea eta kandela eskuan eramatea gomendatzen zaie.