Euskadiko senior mailako karate txapelduna da Odei Vazquez

Mirari Altube Arrese 2012ko otsailaren 14a

Gasteizen jokatutako Euskadiko senior mailako karate txapelketan lehenengo postua eskuratu du UDA elkarteko Odei Vazquez aretxabaletarrak, kumite modalitatean –60 kiloz azpikoa–.

Zapatuan, otsailak 18, beste norgehiagoka garrantzitsu bat dauka Vazquezek: XII. autonomia erkidego arteko txapelketa. Errioxan jokatuko dute eta Aragoi, Nafarroa, Euskadi eta Errioxako federazioen arteko txapelketa da.

Martxoan Bilbon jokatuko den Espainiako txapelketari begira proba garrantzitsua da, eta haren entrenatzaile eta aita den Odilo Vazquezen esanetan lorpen handia litzateke harako sailkatzea: "Elkartearendako lorpen handia eta Odeirendako izugarrizko poztasuna, txikitako ilusioa delako Euskadiko selekzioa ordezkatuz halako txapelketa batean jokatzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak