Bertso afari jendetsua Elortza eta Egañarekin

Txomin Madina Milikua 2012ko otsailaren 12a

80 pertsona inguru bildu ziren egubakoitzean Uratz-Alde elkartean Loramendi euskara elkarteak antolatutako bertso afarian. Andoni Egaña eta Igor Elortza izan ziren bertsolari gonbidatuak.

Degurixa izan zen protagonistetako bat, bertso askotan egin zioten eta aipamena. Hala, Egañak esan zuen ez dagoela bertso Txapelketaren txapela jartzerik, Degurixatik pasatu barik. Goizeko ordu txikiak arte luzatu zen afalostea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak