Ikasle talde horrek Haima Taldean parte hartzen zuen. Bi urtez kooperazio eta elkartasun alorrean formazioa jaso ondoren, unibertsitateko azken urtean ikasitakoa praktikan jartzeko eta zuzenean bizitzeko kanpamentutara bidaiatu zuten. Bidaia horretan ateratako argazkiak dira Arkupen ikusgai daudenak.
Ikasleak egubakoitzean
Erakusketa bihar zabaltzen bada ere, egubakoitzean, hilak 17, kanpamenduetan izandako ikasleak eta han egon ziren bitartean gida lanak egin zituzten saharar bi izango dira Arkupen. 19:00etan egin dute hitzordua.