ETB 1eko 'Ai ama!' programa berrira martxoan joateko autobusa antolatu du Loramendik

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko otsailaren 10a

Iban Garatek aurkeztuko duen gaueko programa berrira joateko autobusa antolatu du Aretxabaletako Loramendi euskara elkarteak. Jende gehien animatzen den egunerako antolatuko dute autobusa. Programan, publiko moduan parte hartzeko gonbita da. Izena emateko azken eguna da otsailaren 15a.

ETB1ek astelehenean estreinatuko du saio berria: Ai, ama!. Astelehenetik egubakoitzera emitituko da, Gaur egun albistegiaren ostean, zuzenean. Iban Garate aktoreak aurkeztuko du eta harekin batera izango dira Mikel Pagadi, Itziar Atientza y Xabier San Sebastian.

Asteleheneko lehen saioan, esaterako, sona handiko gonbidatuak izango dituzte: Julian Iantzi telebistako aurkezlea, Gorka Otxoa aktorea, Koikili Lertxundi Athletic-eko jokalaria eta Xabier Euzkitze kazetaria.

Autobusean joan-etorria

Loramendi elkarteak, saioa ikustera joateko eta publiko moduan parte hartzeko autobusa bete nahi du. Autobusa 18:45ean irtengo litzateke Aretxabaletatik. Eta, Ai ama! saioa zuzenean ikusi ostean, buelta Aretxabaletara.

Luntxa emango die bertan, Miramonen, Donostiako ETBren egoitzan. Izena ematen dutenen artean, jende gehien animatuko litzatekeen egunerako antolatuko lukete autobusean joan-etorria. Eguaztena, otsailaren 15a, da izena emateko azken eguna. Izena ematerakoan, norberari noiz etortzen zaion ondoen jakinarazi biharko da, gero antolatu ahal izateko.

Izena emateko eta informazio gehiagorako:

  • Deitu: 943 77 09 70 eta 685 75 67 29.
  • Idatzi: loramendielkartea@gmail.com
  • Agertu udaletxe zaharrera: 16:00-20:00.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak