Sare sozialen gaineko ikastaroak antolatu ditu Loramendik

Mirari Altube Arrese 2012ko otsailaren 8a

KZgunearekin elkarlanean sare sozialen gaineko hiru ikastaro egingo ditu Loramendi Elkarteak otsail bukaeran. Hona ikastaroak: Skype, otsailaren 20an; Facebook, otsailaren 21ean; eta Twitter, otsailaren 28an. Debalde dira guztiak eta KZgunean eman behar da izena.

Markole auzoan dagoen KZgunean egingo dituzte ikastaro horiek:

  • Skype, otsailaren 20an (16:00-18:00)
  • Facebook, otsailaren 21ean (18:00-20:00)
  • Twitter, otsailaren 28an (16:00-18:00)

Izena emateko KZgunera jo –943 25 23 51 edo tutor.aretxabaleta@kzgunea.neteta argibide gehiagorako Loramendi Elkartera deitu –943 77 09 70 edo 685 75 67 29– edo idatzi –loramendielkartea@gmail.com–.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak