Eusko Jaurlaritzak sektore publikoko langileei ezarri dizkien "murrizketak" direla-eta STEE-EILAS, LAB eta ELA sindikatuek deitutako lanuztearekin bat egingo dute Aretxabaletan, bihar, otsailak 9. Hona lanuzte ordutegiak:
- Udal langileek 12:00ak arte lan egingo dute eta gero lanuztea
- Kurtzebarri eskolako eta institutuko langileek lanuztea egingo dute 11:00etatik 13:00etara eta 14:30etik 16:30era
- Osasun etxean gutxieneko zerbitzuak eskainiko dituzte 11:00etatik 17:00etara bitartean