Bisita gidatua bihar, hondakinen prebentziorako erakusketan

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko otsailaren 7a

19:00etan izango da eta interesa duten herritar guztiak daude gonbidatuta. Ez dago izena eman beharrik, esandako orduan Arkupeko erakusketa aretoan azalbu baino ez dago.

Debagoieneko Mankomunitatearen Hondakin gutxiago, ongizate gehiago delako erakusketa iritsi da Aretxabaletara. Gaur, martitzena, hasi eta domekara arte egongo da ikusgai Arkupeko erakusketa aretoan eta herritar guztiak daude bertara gonbidatuta.

Erakusketa zazpi ataletan banatuta dago eta bakoitzean prebentzioaren eta berrerabilpenaren alderdi bana lantzen da. Atalak dira:

  • Ur zirkuituak: iturriko ura, gal ezin dezakezun plazerra.
  • Diseinuzko tratamentuak: ekodiseinua.
  • Kontrasteen eremua: soberan hemen, faltan han.
  • Terapia miragarriak: hale hop, bihur zaitez konpost.
  • Berpiztua irteteko: murriztu, konpondu, berrerabili, …
  • Hondakinterapia: hobe ez zikintzea.
  • Azken zirkuitua: pentsatu egin aurretik.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak