Gimnastek denboraldia hasiko dute zapatuan

Xabier Urtzelai 2012ko otsailaren 7a

Debagoieneko gimnastek zapatuan hasiko dute denboraldia, Eskola Arteko A mailako fasea egongo da-eta jokoan Uarkapen, Arrasaten. Gipuzkoa osotik gimnasta mordoa etorriko dira; Arrasatekoek etxeko zaleen bultzada izango dute.

Uarkape pilotalekuan goizeko saioa 10:00etan hasiko dute, eta alebin eta infantilak bakarka zein taldean lehiatuko dira. Kadeteak (A eta B mailakoak), berriz, bakarka lehiatuko dira. Arratsaldean, 16:45ean kadeteak, gazte mailakoak eta seniorrak taldeka lehiatuko dira eta ondoren, gazteak eta seniorrak bakarka.

Arrasateko Dragoi taldetik gimnasta hauek lehiatuko dira:

INFANTILAK, TALDEKA: (5 uztai): Leire Ugarte, Mirentxu Amozarrain, Ane Fernandez, Maite Oliden, Kimi Lopez de Arechaga.

KADETE B, BAKARKA: (uztaia): Eider Altube

KADETE B, TALDEKA: (2pelota/2uztai): Beñat Arizabaleta, Eider Lopez, Goretti Miguelez, Irene Errarte.

GAZTEAK B, TALDEKA: (2 pare maza eta 3 uztai): Nerea Otxoa, Aintzane Rodriguez, Paula San Miguel, Ainhoa Delgado, Olatz Fernandez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak