Apotzagaetxebarri auzoko Salluente ermitara joatea da ohitura San Blas egunean, baina elurra eta izotzaren erruz bidea ez dago batere egoera onean, eta erabaki dute meza parrokian esatea. Gutxitan egin dute huts herritarrek San Blasen irudia dagoen ermitan, baina aurten hala tokatu da.
80 bat lagun elkartu dira parrokian, jakiz betetako zorroak aldean hartuta. Bedeinkapenari esker eztarriko gaitzik ez izatea gurako lukete herritar horiek.