Kantuan eta eskean dabiltza Santa Ageda neska-mutilak

Mirari Altube Arrese 2012ko otsailaren 3a

San Blas da gaur, baina Santa Ageda usaina dute gure kaleek. Izan ere, Santa Ageda neska-mutilak kantuan eta eskean dabiltza herriko komertzio, lantegi eta ikastetxeetan. Bihar, baserrietara joango dira, eta domekan, Santa Ageda eguna, kalean izango dira. 1993an jaiotako 40 bat neska-mutil dabiltza aurten.

Santa Ageda eguna, otsailak 5, domeka da, eta orduan itxita egongo diren lekuetara gaur joatea erabaki dute. Baimena eskatu diote Udalari, eta honen oniritzia jaso ere bai. Gaur iluntzean, gainera, dantza entsegu orokorra egingo dute txistulariekin batera, Iturrigorri pilotalekuan.

Bihar, Santa Ageda bezpera, baserriz baserri ibiliko dira, eta domekan, kalean. Egun horretan, beti legez, dantza saioa eskainiko dute Herriko Plazan (19:00). Eta hurrengo bi domekatan ere egingo dute dantzan, hain zuzen Aratuste domekara artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak