Salluente ermitan beharrean parrokian izango da San Blas eguneko meza

Mirari Altube Arrese 2012ko otsailaren 3a

San Blas eguna gaur, Apotzagaetxebarri auzoko Salluente ermitan jakiak bedeinkatzea da ohitura Aretxabaletan. Gaur, baina, elurra eta izotzaren erruz bidea ez dago batere egoera onean, eta erabaki dute meza parrokian esatea (10:30); gero jakiak bedeinkatuko dituzte.

Eztarriko gaitzen zaindari dugu San Blas, eta herritar askok bedeinkatu gurako dituzte jakiak urtean zehar eztarriko minik ez izateko. Ikastetxeetako neska-mutikoak ere joan izan dira zorroak gozokiz eta jatekoz beteta.

Goizean joaterik ez dutenendako ilunkaran ere esango dute meza, 19:00etan, parrokian eta gero jakiak bedeinkatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak