Odei Vazquez karateka Gipuzkoako txapelduna kumiten

Mirari Altube Arrese 2012ko urtarrilaren 31

Hondarribian jokatutako Gipuzkoako karate txapelketan lehenengo postua eskuratu du Odei Vazquez aretxabaletarrak, kumite modalitatean (60 kiloz azpikoa). Orain Euskadiko txapelketa jokatuko du; otsailaren 12an, Gasteizen.

Bestalde, UDAko karate saileko gaztetxoek eskualdeko txapelketa jokatuko dute datorren domekan, otsailak 5, Eibarren.

Hona parte hartuko duten karatekak:

Benjaminak (kata modalitatea):

  • Iban Gonzalez Seijo
  • Ekain Garcia Urreta
  • Nora Carmona Alonso
  • Arkaitz Kerejeta Abril
  • Eneko Rodriguez Garcia-Pascual
  • Joanna Perez Nevado

Kimuak (kata modalitatea):

  • Eneko Calvo Mendia

Haurrak (kata modalitatea):

  • Andoni Martin Melgar

Kumite modalitatean (borroka) ere jardungo du Andoni Martinek, lehenengoz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak