Lau mozio eta Udalaren hizkuntza politika eztabaidagai gaurko osoko bilkuran

Mirari Altube Arrese 2012ko urtarrilaren 30a

Ohiko osoko bilkura egingo du gaur udalbatzak (18:00) eta lau mozio dituzte eztabaidatzeko; horien artean bi zaborraren gaineakoak dira. Eguenean, ostera, ezohiko osoko bilkura egingo dute 2012ko Udal aurrekontua onartzeko.

Hona gaurko ohiko osoko bilkuraren gai zerrenda:

1.-Aurreko bilkuretako akten onarpena.

2.-Aretxabaletako Udalaren hizkuntza politika.

3.-Finantziazio Fondu Funtsaren Likidazioari buruzko PSE-EEren mozioa.

4.-Atez ateko zaborra batzeko sistemari buruzko PSE-EEren  mozioa.

5.-Haur jaio berrien bidegabeko jaiotza edota adopzio irregularren hipotesiari buruzko PSE-EEren mozioa.

6.-Zabor bilketari buruzko EAJ/PNVren mozioa.

7.-4A alderdiko Hiri Antolaketako Arauen Aldaketa Puntuala. 2. formulazioaren behin betiko onarpena.

8.-Galdera-eskariak.

Udal aurrekontua eguenean

Eta eguenean, otsailak 2, ezohiko osoko bilkura egingo du udalbatzak 2012ko Udal aurrekontua eztabaidatu eta onartzeko. Horrekin batera, plantila organikoa eta lanpostuen zerrenda onartuko dute.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak