2010eko martxoan sinatu zuen Udalak hitzarmena Durangoko Txukunberri enpresarekin hiru urterako, baina orain utzi egin du haren kudeaketa. Enpresa horrendako lan egiten zuten langile bik hartuko dute tabernaren ardura, Udalak lehiaketa deia egin bitartean. Maiatz inguruan izango da hori.