Arantza Berezibar, Aitor Antxia Leturia, Jose Ramon Itxauspe eta Kepa Antxia izan dira liburuaren egileak eta lau urteko lanaren ondoren ia 500 orriko liburua osatu dute. Liiburuaren helburua da Aretxabaletan 1930 eta 1940 urte artean izandako aldaketa politiko eta sozialak ezagutzera eman eta jasota geratzea. Gainera, 1936 eta 1939 arteko gerra zibilak izandako eragina aztertu eta jaso dute: herrian izandako gertaerak; herritarrengan utzitako ondorioak; eta gatazka jasan zuten biktima guztien zerrenda.
Abenduaren 29an aurkeztu zuten, baina orduan oraindik ez zeuden gertu liburuak. Dagoeneko iritsi dira eta salgai dituzte Arkupen; 1.000 ale daude.