Aratusteak gero eta gertuago daude

Mirari Altube Arrese 2012ko urtarrilaren 23a

Aratusteak iragarariko dituen kartela hautatu dute egunotan, eta iaz legez, Izaro Sanchez aretxabaletarrak egindakoa da; 300 euro jaso ditu horrek. Bestalde, herriko koadrilak mozorroak gertatzen hasita daude dagoeneko. Bi lokal dituzte lan horretarako, eta giltzak edonork eska ditzake Arkupeko harreran.

Mozorroak gertatzeko lokalak bi dira:

  • Leku handia behar duten kontuetarako, Azbe lantegitik saihesbidera doan errepide alboan (azken urteotako lekua).
  • Leku handia behar ez duten kontuetarako –josi, margotu…–, Mitarte plazako lokala (Urkulu zegoen lokala).

Bi lokalen giltzak Arkupeko harreran dituzte eta bertan eskatu behar dira. Giltzak jasotzeko arduradun baten izena eman beharra dago, eta funtzionamendurako arauen berri emango diote horri.

Aratusteetako herri bazkaririk aurten ere ez dela egingo jakinarazi dute Kultura Saileko kideek.

Txapel Txin eguna

Aratusteen etorrera iragartzeko, ostera, Txapel Txin eguna ospatuko dute; aurten bosgarren aldiz dagoeneko. Otsailaren 11n izango da, eta laster emango dute egitarauaren berri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak