Xabier Leteren gaineko kantaldia eta solasaldia egingo du Jon Sarasuak egubakoitzean Arkupe Kultura Etxean. 2010eko abenduaren 10ean hil zen Xabier Lete eta, urteurrenaren harira, antolatu du Loramendi euskara elkarteak kantaldia. Hain justu ere, Xabier Leteren hamar bat kantutan oinarritu du Sarasuak kantaldia. Ostean, solasaldia izango da. Jon Sarasuak Aitor Ziardegi izango du pianoan lagun.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.