'Euskeraren espektakulua' saioa ikusteko sarrerak Arkupen dituzte

Mirari Altube Arrese 2012ko urtarrilaren 17a

Loramendi Elkarteak eskainiko du Euskeraren espektakulua ikuskizuna urtarrilaren 28an, Arkupeko Zaraia aretoan. Hiru saio egingo dituzte: 17:00etan, 18:30ean eta 20:00etan. Debalde izan arren, sarrerak aurrez eskuratu behar dira; domekara bitartean jaso ahal izango dira Arkupe kultura etxeko harreran –pertsona bakoitzeko gehienez bi sarrera–.

Aretxabaletarrok euskararekiko dugun jarreraren gainean hausnartzeko gertatu du Loramendik Euskeraren espektakulua. Kepa Errastik zuzenduta egoera ezberdinak jasotzen dituzten hainbat esketx grabatu dituzte herritarrekin: "Geure buruari barre egiteko egoerak izango dira, umore handiarekin kontatuak", diote Loramendiko kideek.

Eta horiek aurkezteko eta saioa bideratzeko Ohian Vega irrati esatari eta musikari bergararra izango da Arkupen hilaren 28an. Helduendako ikuskizuna dela aurreratu dute antolatzaileek, ordubete ingurukoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak