Aretxabaletak 4-3 irabazi du Trintxerperen aurka

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko urtarrilaren 15a

Gol asko ikusi dituzte Ibarrara joandako zaleek gaur arratsaldean; baina, era berean sufritu ere asko egin dute. Aretxabaletak garaipena lortu du, ondo merezitakoa, gainera. Etxeko taldea ondo kokatuta irten da zelaira. Aurkariak baino gehiago izan dira, baina, hala ere, hasierako minutuetan ez dituzte aukera garbirik sortu.

Atsedenaldira Igor Ojangurenek sartutako golak emandako abantailarekin joan dira –1-0–.  Bigarren zatiko 10. minutuan Iker Sanchezek kontra batean egin du gola. Partidua irabazita zegoela zirudien, baina estrategia jokaldi batean Trintxerpek 2-1ekoa egin du. Beste kontra batean, berriro ere Iker Sanchezek hirugarrena egin du.

Berdintzea lortu dute

UDAko jokalarien akats baten ondoren 3-2 hurbildu dira Trintxerpekoak eta ondoren berdinketaren gola egin dute, jokaldi polit batean.

Zelai erditik atera, eta hiru pase egin ostean UDAk laugarrena egin du. Aitor Perez izan da golegilea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak