Alberto Iñurrategi: "Gustura gatoz egindakoarekin"

Mirari Altube Arrese 2012ko urtarrilaren 16a

Kazetariek eta argazkilariek egin diete harrera aireportuan eta hiru mendizaleen berbak jaso gura zituzten guztiek.

"Eguneroko lanera itzultzeko ordua da orain. Helburua bete dugu neure ustean eta gustura gaude", esan du Iñurratgi aretxabaletarrak eta gaineratu: "Eguneroko tentsioa izan da gogorrena, proiektua zapuztu zezakeen kontu asko zeudelako, hotzaz gain: kometekin gabiltzala pasatako beldurra lurzoruaren egoera txarragatik; zeharkaldi guztian izan ditugun lurzoruko gorabehera zorrotzak; hanketan sentsibilitate galera… Baina egunek aurrera egin ahala geu ere aurrera gindoazen eta hotza ere jaisten zihoan".

Egindakoa baloratzen ere saiatu da Iñurrategi: "Poloetako espedizioetan adituak ez gara eta badakigu guk egindakoa ez dela izango poloetan egin daitekeen zailenetakoa. Kometak erabiltzen eskarmentu askoz handiagoa dutenak badaude baina gu pozik gaude egindakoarekin".

Abenduaren 29an Hego Poloan

Azaroaren 16an atera ziren errusiarren Antartikako basetik hiru lagunak 170 kiloko lerekin, eta abenduaren 29an Hego Polora iritsi ziren 2.200 kilometro egin ondoren. Zeharkaldi benetan gogorra izan zen: haizea sarritan aurka, lurzoru desegokia eta arriskutsua lerendako eta 45 gradu zero azpiko tenperaturak. Urtarrilaren 9an, 11 egunetan 1.200 kilometro egin eta gero Hercules badiara iritsi ziren ibilbide berria zabalduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak