Udaleko Berdintasun Sailak salatu gura izan du emakumeen aurkako indarkeria ekintza hori eta hainbat herritarrek egin dute bat: "Horrelakoak berriz gerta ez daitezen eskatzeko eta aldarrikatzeko, eta aretxabaletarrei esateko hemen egon garela, gaudela eta egongo garela emakumeen aurkako indarkeria geldi dadin esijitzeko", irakurri du Berdintasun Saileko zinegotzi Olaia Sagredok guztien izenean. Eta gaineratu du halako gertaerak salatu egin behar direla eta biktimak babestu: "Hau ezin da horrela geratu, egia ezkutatu, isilik egon eta ezer pasatu ez den bezala egin".