Ertzainek 34 urteko gizonezkoa atxilotu dute Aretxabaletan bikotekidea labanaz mehatxatzearren

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko urtarrilaren 13a

Ertzaintzak 34 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizaldean Aretxabaletan, bere bikotekidea labanaz mehatxatzearren. Herrizaingo sailak aditzera eman duenez, biktima, izututa, komunean ezkutatu da eta 112ra deitu ahal izan du. Bergarako ertzain-etxetik bertaratu dira ertzainak eta erasotzailea atxilotu dute.

  • Elkarretaratzea deitu du gaurko, hilak 14, Udalak erasoa salatzeko. Plazan izango da 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak