Elkarretaratzea deitu du Udalak gaurko, erasoa salatzeko

Mirari Altube Arrese 2012ko urtarrilaren 14a

Atzo goizaldean Aretxabaletan gertatutako erasoa salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur, hilak 14, Herriko plazan (19:00), Udalak deituta.

Herrizaingo sailetik jakitera eman zuten 34 urteko gizonezko bat atxilotu zutela atzo Bergarako ertzain-etxetik joandako ertzainek, bikotekidea labanaz mehatxatzearren. Biktima komunean ezkutatu zen eta 112ra deitu ahal izan zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak