UDAren webgunea abian da

Mirari Altube Arrese 2012ko urtarrilaren 14a

Atzo, hilak 13, aurkeztu zuen Aretxabaleta kirol elkarteak webgunea: www.udaretxabaleta.com. Hemendik aurrera Aretxabaletako kirol kontu gehienak jasoko dituzte bertan.

Udaletxe zaharrean egindako ekitaldian aurkeztu zuen webgune berria Aretxabaleta kirol elkarteak eta zuzendaritza batzordeko hainbat kide elkartu ziren.

UDAren asmoa da aste bukaeratan jokatzen diren futbol partiduei jarraipena egitea eta elkartea osatzen duten beste sei kirol sailetako informazioa ere jasotzea. Argazkiekin eta bideoekin osatuko dute, gainera, webgunea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak