Aratusteak iragartzeko kartel lehiaketaren epea bukatzear dago

Mirari Altube Arrese 2012ko urtarrilaren 12a

Martitzena, urtarrilak 17, izango da azken eguna Aratusteetako kartel lehiaketara lanak aurkezteko; Arkupe kultur etxera eroan behar dira. Edonork har dezake parte eta saria 300 euro da.

Hona Kultura Sailak deitutako kartel lehiaketaren oinarriak:

  • Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte.
  • Teknika librea izango da.
  • Kartelaren neurria 50x70 zentimetrokoaK izango dira edo digitalean ekarriz gero, DINA 3n aurkez daiteke.
  • Kartelak derrigorrez testu hau izan behar du:
    Aratusteak
    Aretxabaleta 2012
  • Irabazleak 300 €ko saria jasoko du.
  • Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa antolatuko da.
  • Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin. Horren barruan egilearen datuak: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia.
  • Kartelak urtarrilaren 17a baino lehen entregatu behar dira Arkupe kultur etxean.
  • Epaimahaia, kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat lagunek osatuko dute.
  • Epaimahaiaren erabakia, urtarrilaren 18an jakinaraziko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak