Puri Aldaik jaso du Aretxarteren otzara

Mirari Altube Arrese 2012ko urt. 11a, 17:20

Aretxarte merkatarien elkarteak zozketatutako otzara, 1.000 eurotan baloratua, Puri Aldai aretxabaletarrak jaso du. Gemes edertze aretoko kideek eman zioten zenbaki saritua –130.136– eta saria ere bai gaur.

Otzara ederra jaso du –Durana kaleko Udalaren lokalean ikusgai egon da–, denetik duen otzara, hain zuzen: jatekoa eta edatekoa –hiru gazta, otarrainskak, whiskya…–, arropak eta oinetakoak –alkandora, etxeko zapatilak…–, aterkina, txakurrendako besaulkia, erlojua… Oso pozik agertu da Puri otzararekin eta eskerrak eman gura izan dizkio Aretxarteri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak