Ellsworth mendien ondoan jarritako kanpalekua da Glaciar Union, Adventure Network International enpresa pribatuak jarritakoa, eta mendizale eta abentura-zaleei behar dituzten zerbitzuak eskaintzen die enpresa horrek. Geroago eta gehiago dira oporrak Antartidan igarotzera animatzen direnak, eta Admunsenek duela 100 urte egin zuen zeharkaldi historikoaren urtemugak erakarrita jende asko pilatu da paraje hartan. Hala, overbooking-a dute.
Bihar, hilak 12, irtengo da hurrengo hegaldia Txile aldera, baina dagoeneko bete-beteta dago. Lekuren bat balego ere, espedizioko kideek garbi dute batera itzuli nahi dutela, horrenbestez, hilaren 19an izango den beste hegaldi baten zain geratu beharko dira. Naturgas/Transantartika espedizioko kideak deseatzen daude txuletoi on bat jatera; bada, egun batzuez itxaron beharko dute.