Karmele Igartua gogoan gaur

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko urtarrilaren 11

Karmele Igartua aretxabaletar poetaren obrak aztertuko ditu gaur Tere Irastortza idazleak. Aretxabaletako udaletxe zaharrean izango da hitzaldi-errezitaldia, 18:30etik aurrera.

Karmele Igartua (Aretxabaleta, 1959-2010) omendu eta gogora ekarriko dute gaur Aretxabaletan. Aretxabaletar poetaren lagun eta lankide izandakoak, Tere Irastortzak eskaini duen errezitaldiarekin. Beste hainbat aretxabaletarrek hartuko dute parte Irastortzaren emanaldia osatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak