Asteburu estrategikoa izan da Naturgas/BBK Transantartika espedizioko kideendako. Edozein ordu zela haizea egiten zuen bakoitzean kometak ateratzeko aprobetxatzen zuten, kilometroak ahalik eta azkarren egiteko. Eguenean, 162 kilometro egin ostean haizeak indarra galdu zuen, eta egubakoitzeko 90 kilometroak goizaldeko 02:00etan hasi zituzten.
Zapatuan, berriz, ordu aldaketa handia, eguerdira arte ez zelako haizerik azaldu; hala, 115 kilometro egin ahal izateko 21:00ak arte ibili ziren kometekin. "Bihar egin dezala haizea", zioten afaria gertatzen dabiltzan bitartean –ordubete beranduago da han–. Beste behin, arroza afaltzeko.
Dena dela, helmugatik horren gertu egon arren, ondo dakite Antartidan argi ibili behar direla –egin dituzten 3.322 kilometroetan ikasi dute hori. Gaur, astelehena, goizean esnatzen garenerako erabakita izango dute azken 69 kilometro horiei zelan egin aurre.