Geltoki berriak dituzte autobusek astelehenetik

Mirari Altube Arrese 2012ko urtarrilaren 4a

Autobus geltoki asko aldatuta daude urte berriarekin batera, Debagoienean joan-etorriak egiten dituzten autobusen geltokiak dira. Markesinak aldatzen dabiltza egunotan eta laster izango dira guztiak gertu.

Hona Debagoienean (batzuk Eibarreraino) joan-etorriak egiten dituzten autobusen geltokiak:

Arrasateko noranzkoan: Araba ibilbidean –betiko lekuan–; Nafarroa kalean –biribilgunea baino lehen–; eta Lausitta kalean –orain arteko lekuan–.

Eskoriatzarako ibilbidea aldatu egingo dute; hona berria: Otalora kaletik Errebakarrenera eta Belorrietako biribilgunetik bueltan Araba ibilbidera. Eta geltokiak: Otalora kaleko 27. zenbaki parean –kuartel zaharraren parean–; Errekabarren kaleko 8. zenbaki parean –osasun etxearen aurrean, sasoi baten egondako lekuan–; eta Araba ibilbidean –orain dagoen lekuan–.

Gasteizera eta Donostiara joan-etorriak egiten dituzten autobusen geltokiak ez dituzte aldatu; Azbe lantegi aurrean jarraituko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak