Pagaldai pentsuak dendarendako erakusleiho lehiaketako lehen saria

Mirari Altube Arrese 2012ko urtarrilaren 3a

Kultura Saileko kideek banatu berri dituzte Gabonetako erakusleiho lehiaketaren sariak eta lehenengoa Pagaldai Pentsuak dendak eskuratu du. Bigarren geratu da, Anitua farmazia; eta hirugarren, Aretxabaleta iturgintza.

Hamaika saltokik hartu dute parte erakusleiho lehiaketan: Nerian lore denda; Aretxabaleta iturgintza; Haurrak; Zubia oinetako denda; Martin erloju denda; Rosi; Pagaldai pentsuak; Anitua farmazia; Txiki Zoo animalia denda; La Brasileña kafetegia; eta Zare jantzi denda.

Epaimahaiko kideek –Kultura Saileko kideak eta hainbat herritar– baloratu dute dendariek erakusleihoa apaintzerakoan izandako imajinazioa eta orijinaltasuna, saltokiko produktuak erabili izana, Gabonetako mezua egoki ematea eta kalitatea.

Eta aurten lehenengoz, herritarrek bozkatu ahal izan dute. Hirugarren saria, hain zuzen, herritarrek emandakoa izan da.

Hemen sarituak:

  • 1. saria (250 euro eta plaka): Pagaldai, pentsuak
  • 2. saria (150 euro): Anitua farmazia
  • 3. saria (100 euro): Aretxabaleta iturgintza

Hona lehenengo saritua, Pagaldai pentsuak:

 

Bigarren saritua, Anitua farmazia:

 

Hirugarren saritua, Aretxabaleta iturgintza:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak