Bailaratik eta Gipuzkoatik etorritako hainbat neska talde nor baino nor dabiltza gaur Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian, Arizmendik antolatutako kategoria txikietako txapelketan.
Alebin mailan lau talde dabiltza jokoan: Arizmendi, Aloña Mendi, Bergara eta Lagun Onak. Infantila mailan zortzi: Arizmendi, Arizmendi-Mondra, Bergara, Aloña Mendi, Urki, Lazkao, Beasain eta Anaitasuna. Azkenik kadete mailan beste zortzi dabiltza lehiatzen: Arizmendi, Arizmendi-Mondra, Bergara, Aloña Mendi, Eibar, Lazkao, Beasain eta Anaitasuna.
Goi mailako partiduak
Bihar, bestalde, goi mailako norgehiagokak ikusteko aukera izango da Ibarran bertan. Lauko txapelketa jokatuko da: Reala, Athletic, Eibar eta Debagoieneko selelzioa arituko dira elkarren aurka.
Lauko txapelketa antolatzearen helburu nagusiak hiru dira: emakumezkoen futbola sustatzea, Euskal Herriko maila goreneko taldeak gurera ekartzea eta ibarreko ordezkariei halako txapelketa bat jokatzeko aukera ematea.
Bixente Etxeandia txapelketa
Aretxabaletako futbol taldeak antolatuta Bixente Etxeandiaren Gabonetako Torneoa jokatzen dabiltza Aretxabaletan bertan abenduaren 26an hasita. Bergara, Aloña Mendi, Arrasate eta Aretxabaletako futbol eskoletako umeak dabiltza parte hartzen txapelketan.
Hilaren 26an 2003an jaio zirenek jokatu zuten, abenduaren 27an 2001 urtekoek eta atzo 2002an jaio zirenek. Finalerdiak eta finala urtarrilaren 2an jokatuko dituzte 9:00etatik aurrera. Sariak 18:30ean banatuko dira.