Hiru euskal kutxetako administrazio kontseiluek onartu dute banku berriko zuzendaritzaren osaera, baina polemika handia izan da EAJk eta PPk lotutako akordioak kanpoan uzten dituelako PSE-EE eta Bildu. Bi alderdi horiek salatu dute Kutxabank ez dela izango "errealitatearen isla".