Transantartika 2011 espedizioa Hego Polora iritsi da

Arritxu Barruso 2011ko abenduaren 29a

Alberto Iñurrategiren espedizioak uste baino azkarrago lortu du lehen helburua: 80 kilometro egin dituzte hiru ordutan. 10:15 ziren Euskal Herrian–Antartidan baino ordubete gehiago– Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza Hego Polora iritsi direnean. "Kafesne bero bat hartzen ari gara eserleku batean eserita", kontatu dute iritsi direnean.

Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak 80 kilometro 3 ordutan egin dituzte erronka luze honetako lehenengo pausua egiteko.

Aldeko haizea eta zoru laua aprobetxatuta, hiru orduan iritsi da hirukotea Hego Polora; atzoko geldialdia, beraz, erraz gainditu dute. Mikel Zabalza goizaldeko 04:00etan esnatu da gosaria prestatzeko eta hirukoteak 06:00etan ekin dio bideari. Kometekin, eski gainean eta gerrira lotutako arnesekin lerak tiratuz egin dute bidea. "Juan aurretik joan da denbora guztian, ibilbidea markatzen GPSarekin; ez da gradu bakar batean konfunditu. Lainotuta zegoen eta edur pixka bat egiten zuen, baina bost kilometrotara banderolak ikusi ditugu; Hego Polora iritsi garela esaten zuten banderolak. Iritsi garenean, kkometak jaitsi eta besarkatu egin gara", kontatu dute.

Berriro ere lerak, eskiak eta kometak behin baino gehiagotan aldatuz egun bikaina burutu dute Alberto Iñurrategik, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak, guztira 80 kilometro 3 ordutan eginez.

Azken egunetan haizeak gogor jo du, tarteka 40 eta 50 kilometro orduko ufadak eta sentsazio termikoa 40 gradu zero azpikoa ia egun guztian zehar eta iksteke egoen erronka noiz bete behar zuten.

Azaroaren 16an atera ziren Novolazarevskayako basetik. Gaur 42. eguna egin dute lurreko eremurik gogorrena, hotzena, lehorrena eta hirukoteak egiaztatu duen bezala, lurreko bazterrik bakartiena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak