Aratusteak gertatzeko batzarra dago hilaren 27an

Mirari Altube Arrese 2011ko abenduaren 26a

2012ko Aratusteak antolatzeko bilerak egiten hasita dago taldetxo bat eta hurrengoa abenduaren 27an, martitzena egingo dute Arkupen (11:30). Interesa duten herritarrendako zabalik izango dituzte ateak. Kultura Sailak, gainera, Aratusteetako kartel lehiaketa deitu du; aurkezteko epea urtarrilaren 14an itxiko dute.

Hona kartel lehiaketaren oinarriak:

  • 1- Lehiaketa honetan edozeinek har dezake parte.
  • 2- Teknika librea izango da.
  • 3- Kartelaren neurria 50x70 zentimetrokoaK izango dira edo digitalean ekarriz gero, DINA 3n aurkez daiteke.
  • 4- Kartelak derrigorrez testu hau izan behar du:
    Aratusteak
    Aretxabaleta 2012
  • 5- Irabazleak 300 €ko saria jasoko du.
  • 6- Egoki ikusten bada, aurkeztutako kartel guztiekin erakusketa antolatuko da.
  • 7- Kartelarekin batera kartazal itxi bat aurkeztu beharko da ezizenarekin. Horren barruan egilearen datuak: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono zenbakia.
  • 8- Kartelak urtarrilaren 14a baino lehen entregatu behar dira Arkupe kultur etxean.
  • 9- Epaimahaia, kultura batzordeko kideek eta herriko hainbat lagunek osatuko dute.
  • 10- Epaimahaiaren erabakia, urtarrilaren 18an jakinaraziko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak