Oñati, Bergara, Arrasate eta Aretxabaletako futbol eskoletako neska-mutikoek jardungo dute norgehiagokan hiru egunetan. Hona egutegia: abenduaren 26an, astelehena, 2003an jaiotakoak; abenduaren 27an, 2001ean jaiotakoak; eta abenduaren 29an, 2002 jaiotakoak. Partidu guztiak arratsaldean dira, 15:30ean hasita.
Hiru egun horietan sailkatutakoek gero, urtarrilaren 2an, jokatuko dituzte final erdiak eta finalak.