Gabon kantuan ibili dira umeak eta gurasoak

Mirari Altube Arrese 2011ko abe. 24a, 12:55

Euriari aurre eginda Gabon kantuan ibili dira herriko umeak eta gurasoak gaur, Gabon eguna. Leihoetatik goxokiak eta fruitu lehorrak bota dizkiete eta gustura jardun dute kalejiran.

ARGAZKI GALERIA

Ohiko ibilbidean aldaketatxo batzuk eginda ibili dira kalejiran herriko txistularien atzetik ikastetxeetako ume, guraso eta irakasleak. Zaharren egoitzara ere joan dira bertako egoiliarrei bisita eginaz.

Arratsaldean, ostera, Olentzeroren bisita jasoko dute aretxabaletarrek. 18:30ean iritsiko da Araba ibilbidera eta handik plazaraino joko du umeen gutunak eta muxuak jaso bitartean. Plazan jaiotza gertatuko dute eta egonaldia egin ondoren alde egingo du herritik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak