Aretxarte merkatarien elkarteak gonbidatuta dator gaztaina saltzailea iaz legez, eta Mitarte kalean izango da gaur, hilak 22, eta datorren eguenean, hilak 29 (17:30-20:00).
Bestalde, 1.000 euroko balioa duen Gabonetako otzararen txartelak banatzen dabiltza Aretxarteko kideak. Otzara hori ikusteko moduan dago Durana kalean, Udalak duen txokoan, eta hilaren 29an egingo dute horren zozketa.