Urduritasuna eta poza erakusten zuten umeen aurpegiek baina goizak aurrera egin ahala barruko emozio guztiak atera zituzten eta lasaitu. Gabonetako pertsonaiarik garrantzitsuenak kontu kontari jardun zuten eta, umeek Gabon kantuak abestu ondoren, opariak banatu zizkieten. Olentzero eta Mari Domingi bertan izanda gura beste muxu emateko aprobetxatu zuten txikiek, eta argazkiak ateratzeko ere bai.
Eguna bukatzeko guraso eta aiton-amonei eskainitako jaialdia egin zuten hainbat kantu eta dantzekin.