Urtarriletik ibilbide berria izango dute autobusek

Mirari Altube Arrese 2011ko abe. 22a, 10:11

Udalak jakinarazi du urte berriarekin batera, hau da, urtarrilaren 2an hasita ibilbide berria izango dutela autobusek eta hainbat geltoki aldatu egingo dituztela. Debagoienean joan-etorriak egiten dituzten autobusen ibilbideak aldatuko dituzte, baina ez, Gasteizera eta Donostiara doazenenak. Horiek, orain arte legez, Azbe lantegi alboan geratuko dira.

Hona urtarrilaren 2an hasita Debagoienean (batzuk Eibarreraino) joan-etorriak egiten dituzten autobusen geltokiak: Arrasateko noranzkoan: Araba ibilbidean –oraingo lekuan–; Nafarroa kalean –biribilgunea baino lehen–; eta Lausitta kalean –oraingo lekuan–.

Eskoriatzarako ibilbidea aldatu egingo dute; hona berria: Otalora kaletik Errebakarrenera eta Belorrietako biribilgunetik bueltan Araba ibilbidera. Eta geltokiak: Otalora kaleko 27. zenbaki parean –kuartel zaharraren parean–; Errekabarren kaleko 8. zenbaki parean –osasun etxearen aurrean, sasoi baten egondako lekuan–; eta Araba ibilbidean –orain dagoen lekuan–.

Egunotan dabiltza geltoki batzuk egokitzen; hori horrela, Nafarroa, Errekabarren eta Otalora kaleetako geltoki berrietan markesinak jartzeko egongo direla urtarrilaren 4a artean jakinarazi du Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak