Oporrak hartu aurreko azken egunean Gabon sasoiko ospakizunak izan dituzte Kurtzebarri Eskolako Haur eta Lehen hezkuntzako ikasleek. Txikienei opariak banatu dizkie Olentzerok; eta gero barruak gozatzeko txistorra jan dute guztiek, trikitilarien doinuek alaituta. Goiza bukatzeko, Gabonetako musika emanaldi berezia izan dute.