Gabon ekitaldi asko egiten dabiltza GSR Debagoiena egoitzan

Mirari Altube Arrese 2011ko abenduaren 21a

GSR Debagoiena egoitzan Gabonak ospatzen dabiltza egunotan. Familien eguna egin zuten hilaren 14an, eta gaur San Tomas eguna ospatu dute Olentzeroren bisita eta guzti. Egubakoitzean, ostera, Basotxoko abestaldea joango zaie Gabon kantuan eta zapatuan, hilak 24, herriko ume eta gurasoak.

Hildako senide eta lagunen aldeko meza izan zuten Familien egunean, eta gero, egoiliarrek eskainitako Gabonetako emanaldia eta merienda, musikak girotuta.

Gaur, ostera, San Tomas eguna, txistorra jan dute, eta gero Olentzeroren bisita jaso dute opariz beteta. Egoiliarrek egindako eskulanen erakusketa ere jarri dute eta diplomak banatu dituzte gero.

Egubakoitzean, hilak 23, Basotxo erretiratuen elkarteko abestaldea joango da Gabon kantuan (17:00) eta zapatuan, Gabon eguna, herriko umeak eta gurasoak hurreratuko dira kantuan egin eta boloa jasotzera (11:00).

Eta urtea bukatzeko ekitaldi bi dituzte: hilaren 30ean, egubakoitza, bingo berezia (16:45); eta hilaren 31n, afari dotorea bertako egoiliarrek egindako bitxiekin apainduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak