Gomez eta Hernandez nagusi Basotxoko tute txapelketan

Mirari Altube Arrese 2011ko abenduaren 20a

Basotxo erretiratuen elkartean jokatutako tute txapelketan Mariano Gomez eta Iluminado Hernandez nagusitu ziren, eta musean, Mikel Cabero eta Xabier Urtzelai. Debagoieneko erretiratuen arteko txapelketa jokatuko dute bi bikoteek.

Tutean 8 lagunek jardun zuten norgehiagokan joan den zapatuan, eta Gomez eta Hernandez, nagusitu zitzaien Felix Arrese eta Celestino Okarantzari finalean.

Musean jokatzeko ere 8 lagun elkartu ziren eta Alfonso Fernandez eta Dalmacio Garciari irabazita Cabero eta Urtzelai izan ziren txapeldunak. Bi bikote horiek Basotxo ordezkatuko dute 2012ko Aretxabaletako elkarte arteko mus txapelketan. Aurten, gainera, Basotxok antolatuko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak