UDA Urola baino gehiago izan da partidu osoan zehar. Etxeko taldearenak izan dira baloiaren jabetza eta lehiako ia aukera guztiak, baina azken minutuetan sartu arte markagailua ez da mugitu. Julen Eraña erdilariak egin du gola, ezkerkada batekin baloia sareetara bidaliz. Juanan Cruz entrenatzailea pozik zegoen lehiaren amaieran: "Talde osoak lan ikaragarria egin du eta Beti Gazteren kontrako partiduaren ostean dinamika onean sartu gara berriro. Gainera, Gabonetara irribarre batekin joango gara". Hurrengo jardunaldian, 2012ko lehena, Mojategin jokatuko dute Mondraren aurka.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.